viernes, 14 de junio de 2013

Lehiaketa: Zallatech 2013. Urteko teknologia-proiektu berritzailea. Luzatu da epea!

Zallako Udalak eta Tenzingek, Innobasque eta Enkartur-en laguntzarekin eta Urbegi babespean, "I. ZallaTech 2013ko teknologia-proiektu berritzailea"  lehiaketa antolatu dute, Zallako I. Teknologia Astearen barruan.

Deialdia euren proiektuaren benetako prototipo edo demo bat aurkez dezaketen eta IKTen arloan  produktuak, prozesuak edo zerbitzuak gauzatzen dituzten partikularrei, enpresei eta startupei (eratutakoak zein eratu gabeak) zuzenduta dago.

Inskripzioak egiteko zallatech@zalla.org helbidera email bat bidali behar da, uztailaren 4ra arte (13:00a arte). Hautaketa-batzordeak ebaluazioa egin eta gero, uztailaren 2tik 5era bitarteko astean proiektu finalistak jakitera emango dira. Azkenik, uztailaren 10ean epaimahaiak irabazlea aukeratuko du.

Oinarriak eta baldintzak:







No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada